Ura: gurasoak gelan LH4

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko mai. 17a, 14:06

LH4ko ikasleak uraren inguruko proiektua ari dira lantzen azken asteetan. Gelan landutakoaz gain, guraso batzuen bisita izan dute egunotan.

Izaskunek, gelako Aneren amak,  urarekin esperimentu desberdinak egiten jarri zituen ikasleak pasa den astean. Egoitzek berriz, Xuaren aitak, zaborrak behar den tokira botatzearen garrantziaz hitz egin zien, bere lanean askotan ikusten baititu itsasoan amaitzen dutela gure ondakinek.

Asko ikasi dugu zuekin, mila esker!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide