Balearen Eguna Ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko mai. 15a, 12:06

Egun handia da oriotarrontzat maiatzaren 14a. Duela 123 urte harrapatu zen Orioko barraren aurrean Euskal Herrian harrapatu zen azken sarda balea. 

Gure ikastolan, aurten  ere egun horri presentzia eman nahi izan diogu eta, eguraldia lagun izan ez badute ere, pergolan elkartu dira HH eta LHko ikasleak itsasoarekin lotura duten hainbat abesti kantatzera.

Handi eta txikiek, bertaratu diren familien laguntzaz, gogoz abestu dute eta momentu polita bizi izan dute. Horretarako azken egunetan geletan abesten jardun diren “Ixil- ixilik dago”, “Maitetxo”, Arrantza”, “Itsasontzi baten”, Boga-boga” eta Benitoren “Baleraren bertsoak” abestu dituzte, azken hauek lehenengo ziklokoen danborren hotsen laguntzaz. 

Ederra da belaunaldi desberdinak elkarrekin abesten ikustea. Mila esker momentu hau gurekin pasatzera etorri zareten familiei!  Datorren urtean berriz elkartuko gara!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide