Saregilea gelan LH1

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko mai. 15a, 12:03

Itsasoan murgilduta jarraitzen du lehenengo mailak eta aste honetan saregile baten bisita izan dute. 

Maria Angeles etorri zaie gelara, gure gelako Leirek gonbidatu du, ezagunak baitira eta gogoz hartu zuela bere gonbidapena esan zigun. Kontatu dienez, 14 urterekin eskabetxerian hasi omen zen lanean eta ezkondu arte bertan aritu zen. Nola lan egiten zuten esplikatu die lehenik.

Ezkondu ondoren, ez zenez geldirik egotekoa, sareak konpontzen hasteko aukera sortu zitzaion eta lan horri ekin zion, beste saregile batzuengandik ikasten. 

Badira urte batzuk sarea jostea utzi zuela baina, ez dirudi. Oraindik ere esku horiek primeran josten dutela erakutsi baitie ikasleei. 

Mila esker zure bisitagatik Maria Angeles! Eskerrak baita ere Eiderri, Leireren amari, gure gelarako bidea erakusteagatik. Nahi duzuen arte.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide