Txotxongiloekin gozatuz

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2024ko mai. 10a, 11:42

Txotxongilo saioak izaten dituzte tarteka HH2 eta HH3ko ikasleek. Irakasleak maindirearen atzean ezkutatu eta txotxongiloekin antzeztuz momentu ederrak pasatzen dituzte biek ala biek aspaldiko istorioak zein berriak asmatuz.

 

Txontxongiloak ikastolakoak izaten dira gehienetean, hala ere amona artista batzuk baditugunez, eurek egindako txotxongiloak ere baditugu! 

Haurrak azken aldian, pantaila batetik datozen irudiak ikustera ohituta daude, hala ere denok dakigu zuzenekoak beste xarma bat duela.

Momentu polita sortzen da, ikasleak adi adi egoten dira txotxongiloei begira eta benetan polita da beraiek ere istorian murgilduta ikustea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide