Aditz egiturak landu eta aztertu ostean, pertsonaiak sortu eta euren beldurrezko istorioak idazten jardun dira. Istorio hauek kontatzerakoan iluntasuna eta argia aprobetxatuz, txotxongiloak egin eta gelakideei aurkeztu dizkiete. Beldurgarri bezain ederrak gelditu dira azkenean eta elkar beldurtzeko asmotan ederki pasa dute. Orain, beste proiektu bati heltzeko garaia da!