Ebaluatu behar ditugun haurren behaketa sistematikoa burutzeko modu desberdinak azaldu zituen; nola, noiz, zertarako galderei erantzuna emanez. Haurren jarduna behatzeaz gain hezitzailearen lana ere behatu beharreko zeregina denez, gure jarduna nola ebaluatu eta behatu ere ikutu zituen ; eta hori burutzeko aholku eta egitekoak ere eman zituen.
Marianaren saioaren ondoren, Ikastola batzutako ( San Fermin , San Nicolas, Santo Tomas Lizeoa eta Ikasberri) irakasle eta hezitzaileek beren Ikastoletan behaketaren inguruko esperientzia eta hausnarketak kontatu eta partekatzera hurbildu ziren. Eta jardunaldi pedagogikoen saioa borobiltzeko Arikalako arduradunak, euskararen erabilera bera behatu eta bultzatzen jarduten den taldeak, bere ekarpenak plazaratu zituen .
Beti da emankorra Ikastolek egiten dutena jenderatzea eta honelako jardunaldiak aukera ezin hobeak dira esperiantzia desberdinak partekatu eta jasotzeko.
Honela ba, beti ere hobetzeko bidean gure Ikastolako langileak berrikuntzekin eta formazioekin etengabean beti Ikastola hobeago baten bila!