Gurasoek irakurzaletasunaren inguruko hausnarketa saio parte hartzaile eta aberatsa bizitu zuten, beraien kezka eta zalantzak argitu eta partekatu zituztelarik. Saroak berriz, gurasoek zituzten kezketatik abiatuta irakurzaletasuna sustatze aldera proposamen desberdinak mahairatu zituen. Saioa benetan erakargarria, eraginkorra eta aberatsa izan zen. Mila esker etorritako gurasoei eta nola ez Saroari.