Hainbesteko lanak hartu ondoren, LH3ko ikasleak gonbidatu zituzten beraien geletara euskaraz jolastu eta ikasteko aukera paregabe hau aprobetxatzeko. Elkarrekintza horretan bi aldeek primeran pasa zuten euskaraz jolasean. Buruari bueltatxo batzuk eman behar izan zizkioten erantzunak aurkitzeko baina, umorea ere ez zen falta izan guztien artean.
Errepikatzeko moduko lana izan da, bejondeizuela!