Emakume horiek zergatik diren garrantzitsuak hausnartu dute lehendabizi eta ondoren, haiei buruzko lan desberdinak egin dituzte. Marrazki edota deskribapen laburretatik hasi eta biografietan amaitzen diren formatu desberdinetako lanak gauzatu dituzte. B eraikineko pareta eta zuhaitzak kolore morez jantzi dira. Gure inguruko emakumeez jantzi dira. Aukera baduzue, bisita itzazue espazio hauek, merezi du eta!
Bestalde, jakin, DBHn ere gai honen inguruko lanketa egin dela eta ikasle talde batek sortu dituela ikastola kanpoan jarrita dauden kartelak. Bejondeizuela!
HHn ere dotore jarri dituzte ikastolako eskilaretako paretak beraientzat garrantzitsuak diren emakumeen marrazkiekin.
LHko txikienek berriz, etxera eramango dituzte beraien emakume garrantzitsuenen marrazki eta idatziak. Irrifar eta malkoren bat ere aterako da gaur emakume askoren aurpegietan. Zuek zaretelako gure txikien eredu. Zuetaz harro. Gutaz harro.