Saioaren lehenengo zatian, guraso izateko abenturan sartzen garenean topatzen ditugun zalantza, kezka eta egoera berriez jardun genuen. Horrela, atxikimendua, edoskitzea, bikotea, anai-arreben harremana, umeen jolasa ... bezelako gaiak izan ditugu hizpide.
Bigarren zatian, umeekin kontaktuan haiei gorputz osoko masajeak eman dizkiegu gorputzeko tentsioak askatu eta haiekin dugun atxikimendua sendotuz.
Oso esperientzia positiboa izan da. Gurasoek aipatu dute, horrelako guneak oso lagungarriak direla elkarren artean kezkak partekatzeko eta gure txikien inguruko gaietaz hitz egiteko.