Kontsumismotik urrun dauden mozorroak sortzen

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Orioko Herri Ikastolako LH6ko arte hezkuntzako azken asteetako saioetan, inauteriei hasiera emateko, mozorroak sortzen aritu gara. Prozesuari amaiera emateko desfile bat egin dugu, beraiek sortutako mozorroekin, erosi gabe ere, mozorrotu eta ondo pasa daitekeela jabetzeko. 

 

Uheran hasi berria dugun “Nik ez!” proiektuari keinu bat egin diogu horrela: kontsumismoa, ekoizpena eta publizitatea bezalako hitzak definitzen hasi gara. Desfilea ondo pasatzeko aitzakia izateaz gain, begiak irekitzeko aitzakia ere izan da.

Ikasle ekintzaileak nahi baditugu, hauxe da bidea!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide