Trikitilarien talde eder batek alaitu zuten ibilbidea plazan bukatu zen. Bertan, bertso eskolako ikasle batzuk berriz animatu ziren kopla bana kantatzera eta hauen ondoren Xabier Sukia, Iñaki Gurrutxagak eta Egoitz Eizagirrek saio bat egin zuten ekitaldiari bukaera emanaz.
Maindireak zabalduta dirua biltzen ibili ziren ikasleak eta, Gabonetako Tonbolakoan ateratakoarekin gehituta, 2.294,61 € biltzea lortu da Ruandara bidaltzeko. Mila esker guztioi!