Badakigu kontziliazioa ez dela erraza, eta horrexegatik ikastolak zaintza zerbitzua eskeintzen die goizeko 7:30ean hasita bertako familiei. Zaintzan adin desberdinetako haurrak egoten dira eta ederra da elkarren artean zeinen ondo moldatzen diren ikustea. Zaharrenak txikienei izugarrizko goxotasuna eskeintzen diete, oinetakoak aldatzen lagunduz, beraiekin jolastuz … eta txikienak berriz, lotura afektibo handia sortzen dute beraiekin. Harreman zoragarriak sortzen dira bertan.
Margotzen, eraikuntzekin jolasten, elkarrekin ipuinak irakurtzen gustura egoten dira bertan eta batzuetan gainera dantzako emanaldi txikiak ere egiten dizkigute bertako dantzari batzuk.