Seigarren mailakoek, bertsolaritzako saioetan Iñaki Gurrutxaga bertsolariaren gidaritzapean prestatu dituzten koplak abesteko aprobetxatu dute. Ikasle hauez gain, Errikotxia bertso eskolan ibiltzen diren LH4 eta LH5eko ikasleak ere aritu dira kantuan. Urduritasunak urduritasun, mikrofonoa eskuetan hartu eta gogotsu aritu dira, horrenbeste jenderen aurrean abestea ez baita batere erraza! Bejondeizuela!
Igandean egingo dugun ibilbidea honakoa izango da: Ikastola, Kultur Etxea, Pelotari kalea, Musika eskola, Piliku plaza, Antxiola kalean jaitsi eta Ibai Ondoko plaza, Kutixi aurrea eta azkenik Herriko plazan amaituko dugu.
Familiok, gogoratu; igande honetan arratsaldeko 18:00etan elkartuko gara ikastola aurrean. Baserritarrez jantzita eta makilak eskutan dituzuela etortzea animatzen zaituztegu, denon artean Amalurra esnatzeko.