Proiektuaren helburua ez da jangelan soberakinak sortzea, zaborrik ez sortzea baizik. Alegia, jangelatik zaborrontzira doan janaria aprobetxatzea. Zerbitzua hau DOAKOA izango da eta EDONORENTZAT ESKURAGARRI egongo da.
Soberakinak ontziratzeaz jangelako langileak arduratuko dira eta ikasleek modu aktiboan parte hartuko dute ontzi horiek etiketatzeaz eta 0 Zabor makinara eramateaz arduratuko direlako. Etiketa bakoitzean agertzen da ontziratutako jakia zer den, iraungitze data eta alergia zehaztapenak.
Ontziak eta estalkia erabat konpostagarriak dira.
Beraz, gaurtik aurrera makinan dagoena hartzera animatzen zaituztegu. Proiektu eraldatzaile eta berritzaile honen bidez, denon artean zabor gutxiago sortzeko gai izango gara.
Ikastolako natura taupadak bizi-bizirik daude!