Prestaketa hori aurrez gelan egin ohi da eta martxan hasiak dira gure ikasleak. Sahara herrialdearen inguruan Mahayub eta bere ama Lamat-en bizipenak entzun, informazio egokia aurkitu, dokumentala ikusi... eta HH2tik LH5era arteko aurkezpenak sortzen dabiltza LH6koak, ahalik eta laguntza eta janari gehien lortzeko asmoz. Hurrengo asteetan zehar kanpaina gorpuztuko da eta eman diezaiegun laguntza denon artean!