Zikloan egiten ditugun irteerak, adin desberdinak elkartu eta elkarren arteko harremanak indartzeko aitzakia bikaina izaten dira. Tolosara joan eta Titirijai txotxongilo jaialdiko bi emanaldi ikusi zituzten. Lehenengoa “Manual” izenekoa Leidorren ikusi zuten eta bigarrena berriz Topicen bertan “Andereño” izenekoa.
Bi ikuskizunen ondoren Plaza Berrian bazkaldu zuten eta geratzen zitzaien denbora elkarrekin jolasteko aprobetxatu zuten.