Ikasleen proposamena aurreko asteetan LH3tik DBH4ko maila arteko ikasleekin indarkeriaren izeberg-a lantzea izan da. Ikasleek agerikoak diren eta garbi identifikatzen ditugun indarkeriez haratago, ezkutuan geratzen diren, edota normalizatuagoak dauden indarkerien inguruan lanketa egin dute, hala nola, txiste matxistez, estereotipoez, botere harremanez, espazioaren banaketaz edota etxeko lanen arduren banaketaz.
Bestalde, emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunerako 2 ekitaldi prestatu dira. Gaur 11:00etan, Arrantzale kaleko banku morean elkartuko dira Ikastola eta Eskolako ikasle eta irakasleak eta bertan adierazpen labur bat irakurri dute. Ondoren, denak elkarrekin plazara joan dira eta bertan, gelan egin duten izebergaren lanketan ateratako ondorioak plazaratu dituzte.
Ikastolako hezitzaileon ustez ezinbestekoa da belaunaldi gazteenak genero-indarkeriaren aurkako borrokan inplikatzea ikasleak gai horri heldu eta beraiek testigua hartzea da bidea.
Ekimen honen bidez, kontzientzia sortzeaz gain, hezkuntza-komunitatean errespetuzko eta elkartasunezko giroa sustatu nahi da, berdintasuna eta elkarrekiko laguntza sustatuz, emakumearen aurkako indarkeria errotik kentzeko funtsezko euskarri gisa.
Ikastolak berdintasun eta errespetu balioak sustatzen eta hezten jarraitzeko konpromisoa berresten du, pertsona guztientzako ingurune segurua eta indarkeriarik gabeak sortzeko gogor lan eginez.