Aurrekoan aipatu bezala, bost txita gehitu zaizkigu gure ikastolako familiara. Eta hauek primeran zaintzen dituzte denek, hala ere galdera mordoa sortu zaizkie txikiei eta erantzun bila herriko liburutegira joan dira. Liburutegia miatu ostean eta bertako txokoez gozatu ostean, liburu mordoa ekarri dituzte ikastolara ere.
Eskerrik asko liburutegiko arduradunari.