Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Ulibarri programak Eskola Hiztun Bila jardunaldia antolatzen du urtero udazkenean eta helburu nagusia euskararen normalkuntzan bidea egiten jarraitzea da.
Jardunaldi honek besteak beste, ikastetxeen sarea indartu eta martxan jarritako esperientziak partekatzeko balio izaten du. Honez gain, euskara alorrean dabiltzan hainbat udaletako teknikari zein adituen esperientziak ere ezagutara emateko aukera bikaina da.
Aurtengoan, herrikide dugun Jon Sarasua Maritxalar izan da gonbidatuetako bat.
Saioari amaiera emateko, Joseba Sarrionandia Uribelarrea taularatu zen.