HONDARTZA GARBIKETA AUZOLANEAN EGIN ZUTEN ATZO LH5EKOEK

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko aza. 9a, 16:56

Azkenean atzo LH5eko ikasleak Orioko hondartza garbitzen aritu ziren. 

Eguraldiak lagunduta, ikasleak buru belarri aritu ziren hain preziatua dugun gure hondartza garbitzen. Garbiketa gauzatzean, zabor asko bildu zuten. Bilduriko zabor hori sailkatu eta birziklatu ere egin zuten. Lan bikaina!

Ea hemendik aurrera denon artean Orioko herria hobeto zaindu eta mantentzen dugun! 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide