Larunbateko Bilboko manifestaziorako autobusa osatu da

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko aza. 2a, 18:43

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta.

Bertara joateko Orioko Herri Ikastolak autobusa antolatu du eta izena eman dutenen arten autobusa osatu da. Dena den, oraindik badaude azken leku batzuk libre eta beraz, norbaitek interesik balu, dei dezala bihar azaroak 3, ostirala ikastolako idazkaritzara lekua gordetzeko. Izena eman dutenei emailez ordutegien berri informatuz idatziko zaie bihar bertan.

Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide