Jakina da txitak arrautzetatik jaiotzen direla eta zer hobeto txita txikien jaiotza aurrez-aurre ikustea baino. Bada asmo horrekin jarri dituzte HH4ko txikiek arrautzak inkubagailuan eta hor ari dira jaiotzerako dena prestatzen eta txitei buruz aztertzen, ea zer jaten duten, nolakoak diren …
Badakite berez txitak azaroaren 6an jaioko direla, inkubagailuan 21 egun pasa ondoren, baina ea noiz betetzen den gure ikastola txio txio soinuez.