Bai bai, ezinezkoa dirudi baina halaxe gertatu zen! Ostadarraren edertasunak, kolore anitzak, erlijio, lurralde, kultura, hizkuntza eta esperientzia ezberdinak ikusi eta entzun ondoren liluratuta utzi gintuen. Senegal, Nikaragua, Cuba, Argentina, Mexiko, Sahara, Estatu Batuak, Ukrainia… Guraso eta ikasleen arteko elkarrizketa oso aberatsa izan zen, zalantzarik gabe.
Galdera berdin batetik, 8 erantzun ezberdin, 8 bizipen ezberdin. Emozio desberdinak bizi izan zituzten eta baita guri transmititu ere. Zein aberastak garen aniztasun hau gelan izatearekin, bizitzearekin eta maitatzearekin!
Mila esker gerturatutako gurasoei eta baita etorri ezin izan duzuenei ere. Beti zarete ongietorriak gurean.
Onki xin gurera!