Mihiluze lehiaketa abian jarri dugu aurten ere!

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Iaz bezala, aurten ere LHko ikasle guztiak  ikastolako mihiluze lehiaketan parte hartzen hasi dira.

Astelehen goizetan taldeka jarri eta euskararekin jolasean arituko dira zazpi astez. Euskararen egunerako beroketa itzela izango da zalantzarik gabe. 

Gure ikasleak prest egongo dira final handian euskara lau haizetara zabaltzeko. 

Jarrai dezagun euskaraz  eta euskararekin jolasten!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide