SEXU HEZIKETA SAIOAK, LILIMAREN ESKUTIK

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

DBH 2ko eta LH6ko ikasleek Lilima sexu heziketa eta aholkularitza elkarteak eskainitako saioak izan dituzte aste honetan zehar.

Sexualitatea  modu zabal batean landu dute: aniztasun sexuala, sexualitate motak, estereotipoak, mitoak… besteak beste. Modu berean, adin horretan sortzen diren zalantzak argituko dituzte denen artean, eta auto-estimua, gogo sexuala eta harremanei buruzko hausnarketak egin dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide