EGUNEROKOTASUNA HAUR HEZKUNTZAN

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Urtero berezia da kurtso hasiera denontzat, baina are eta bereziagoa lehenengo aldiz 2 urteko gelara datozen ikasle, familia eta irakasleentzat. 

Hasieran, familiez bete zitzaigun ikastola, momentu ederrak eta ilusioz beteak, lehenengo hitzak partekatu, elkar ezagutu ... Gero, haurrak pixkanaka joan dira etxekoei agurtu eta ikastolako kideekin harremanak sendotzen, emozio guztiak puri purian dituztela, irribarreak, malkoak, haserre aurpegiak ... 

Txapeldun batzuk dira gure txikiak eta jadanik hasi dira jangelan jator jator tripatxoak betetzen eta baita ondoren goxo goxo etzan eta siesta ederrak egiten ere. Hartara arratsaldea berriz indarberrituta hasten dute eta eguneko momentu bakoitza gozatzen dute.

Jarraitu dezagun elkar ezagutu eta elkar gozatzen!                                                                                    

Ongi etorri gure familiara!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide