EHUko Practicum astea egiten ari dira eta horri lotuta joan dira azalpenak ematera. Aurten azken urteko praktikaldia egingo duten etorkizuneko irakasleekin solasaldi bat izan dute. Duela hilabete batzuk jaso zuen gonbidapena Orioko Herri Ikastolak eta gogo handiz gerturatu dira bertara Aritz, Ander eta Ainara. Elkarrizketa oso interesgarria izan dute baina horren aurretik, ikastetxe batek eta batik bat gure Ikastolak praktikari batengandik espero dutena azaltzeko aprobetxatu dute. Errealitate ezberdinak ezagutuko badituzte ere biziko duten esperientzia ahaztezinaren aurretik argi izan beharreko kontzeptu batzuk badira eta horiek jakitea beharrezkoa dela sentitzen dute gure irakasleek.
Datozen hilabete eta asteetan gure artean izango ditugun praktikariekin izandako solasaldia aberasgarria izan da bi aldeentzat eta laister esku zabalik hartuko ditugu gure artean.