Ikastolentzat begirada komun bat: Hezkuntza Marko Orokorra.

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko ira. 29a, 11:27

2023-2024ko ikasturtearen hasiera ekitaldia Vianan ospatu zen pasa den asteburuan. Bertan, ikastola guztien esparru pedagogiko berria aurkeztu zuten eta Ikastolen Elkartearen asmoa «Pertsonetan zentratutako hezkuntzara salto egitea» dela azaldu zuten. Hau da, Orioko Herri Ikastolak azken urteotan daraman ibilbideari ekitea.

Hezkuntza Marko Orokorra aurkeztu zuten, hau da, ikastola guztientzat zoru komun eta ikuspegi pedagogiko komun bat biltzen duen liburua aurkeztu zuten. Hezkuntza Marko Orokorra Amaia Antero, Amaia Artolazabal, Esther Garaialde eta Zigor Ibarzabalek idatzi dute eta Bazatoz? izenburua eman diote, ibilbide berri honi ekiteko inbita eginaz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide