Aitzekia hori baliatuz, egunpasa dotorea egin zuten Gipuzkoako hiriburuan. Goizean autobusez joan ziren belodromora eta bertan “Boonie Bears: abentura historiaurrean” filma ikusi zuten.
Jarraian, ikasleei hainbeste gustatzen zaien Amarako parkera joan ziren eta bertan bazkaldu zuten. Bazkalondoan, parkean bertan jolasean aritu ziren.
Primeran pasa zuten!