Ikastolak TIPI ahokularitzaren bitartez, bideorri bat jarri du martxan eta helburua, kanpo espazioen inguruan hausnarketa egitea da. Eraldaketarako kriterioak eta beharrak mahai gainean jarri eta hauei erantzun bat bilatu nahi diegu denon artean.
Horretarako hainbat urrats emango ditugu: irakasleekin bikerak, ikasleekin elkarrizketak, gurasoei galdetegi bat pasako zaie eta azkenik, tailer bat egingo dugu, ateratako ideia guztiak, aztertu, erronkak identifikatu eta proposamenen lan ildoak lantzeko.
Lan polita dugu aurretik; ea denon artean gure erronkei erantzuten dien kanpo espazio bat eraikitzen dugun!