Ikasleei zuzen-zuzenean eragiten dien gaiak lantzen dira ikasle kontseiluan: jolas orduen antolaketa, ikas bidairako diru bilketaren inguruko gaiak, elkarbizitza arau hausteen neurriak...
Gela bakoitzak bere ordezkaria aukeratzen du kurtso hasieran eta bera arduratzen da gelaren iritzi eta proposamenak kontseilura helarazteaz. Bertan, ikasle guztien proposamenak aintzat hartzen dira eta kontseilukideen artean erabakiak hartzen dituzte.
Ikastola kooperatiba bat den heinean, gure ikasleei ere eredu honetan parte hartzen erakustea da Ikastolaren helburua; hori dela eta, beharrezkoa iruditzen zaigu beraiek heurei eragiten dien gaien inguruko iritzia defedatzeko baliabide eta tresnak izatea; eta hauek praktikan erabiltzeko ezenatokiak izatea. Denek kudeaketa demokratiko bat egitea.