Imanol Urkizuren azalpenak adi- adi entzun dituzte: haurren liburuak zein aldetan aurkitzen diren, beraien intereseko liburuak non bila ditzaketen, bertako arauak, funtzionamendua…
Liburutegiko txartela ateratzeko papera ere hartu dute, liburutegiko bazkide egiteko. Eta, nola ez, behin bertan egonda, gustuko liburua aukeratu eta bakarka irakurtzeko tartea hartu dute.