Asteartean izan zen ikastolako Ez Ohiko Batzarra

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko eka. 23a, 11:51

Urtero lez, astearten izan zen Orioko Herri Ikastolako ez-ohiko batzarra. Ikastolako familia eta gurasoak elkartu ginen bertan eta artezkaritza kontseilukide berrien aukeraketa, asebetetze inkestaren emaitzak eta 22-23 ikasturtearen balorazioa landu ziren, besteak beste.

Batzarrean, artezkaritza kontseilukide berriak aukeratu ziren. Itziar Barrenetxea, Maialen Lopetegi, Iñaki Zaldua eta Olatz Elustondo izan ziren aukeratuak. Ondoren, asebetetze inkestaren emaitzak, ondorioak eta hobekuntza neurriak azaldu ziren. Gero, 2022-2023 ikasturteko balorazioa egin zen eta 2023-2024 ikasturteko egutegia eta tutore-banaketa aurkeztu ziren. Azkenik, ikastolako lantaldeen errepasoa egin ondoren, gurasoen parte-hartzearen garrantzia azpimarratu zen.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi eta ongi etorri kontseilukide berriei!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide