Orioko Ikastolako DBH3ko ikasleak eta Alboan GKE-arekin batera, kontzientziazio kanpaina bat bideratzen ari gara, Kongoko Errepublika Demokratikoko mehategietan ehundaka gizon, haur eta emakume hiltzen direlako urtero, gure mugikor eta gailu elektronikoentzat hain beharrezkoak diren koltana, urrea, wolframioa eta tantalioaren ustiaketa basatia dela eta.
Horregatik, mugikor eta gailu digital zaharren bilketa abiatu dugu. Bildutakoa Alboan-ek trukatu eta diru-laguntza hori Kongora bidaliko du, hainbat proiektu bideratu ahal izateko. Lagunduko diguzue honetan? Edozein laguntza asko eskertuko genuke!