LH6ko ikasleak matematikan 6 saiotan burutzeko erronka bat izan dute: TIROLINA bat egitea.

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko eka. 20a, 18:10

Horretarako, lehendabizi, fitxa tekniko batetik abiatuta, ebatzi nahi zuten problema-egoera planteatu eta definitu zuten. 

Ondoren, tirolina diseinatzen hasi ziren, haren neurriak eta erabili nahi zituzten materialak adieraziko zituzten plano batean.

 Hirugarren saio batean, zientzia-biltzar txiki bat antolatu zen; hor taldeek  beren ideiak partekatu zituzten eta ondoren haiei buruz eztabaidatu zuten beraien tirolinean hobekuntzak egin ahal izateko.

Hurrengo saio batean, diseinatutako planoei jarraikiz, materiala erosi eta tirolina eraikitzen hasi ziren.

Bosgarren saioan, tirolinak kalibratzen eta probak egiten ibili ziren azken hobekuntzak egiteko.

Azkenik, eraikitako tirolina aurkeztu dute, tirolina errealean probatuz.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide