Proiektu honetan ikasleek ekintza desberdinak egin zituzten, hala nola, teknologia gelan maila desberdinetan egiten diren proiektuak ikusi eta hauek martxan jarri. Datorren urtean izango dituzten aldaketen berri ere eman genien aurrez prestatu genuen aurkezpen batekin. Eraikinean zehar ere gida turistiko lanak egin genituen bertako gela desberdinak ezagutuz: idazkaritza, jangela, irakasle gela... Laborategia ere ikusiteko aukera izan zuten eta bertan esperimentu txiki batzuk egin genituen elkarrekin. Azkenik, irakasleak hobeto ezagutzeko helburuarekin altxorraren bila bat sortu genien. Egun zoragarria pasa genuen elkarrekin eta beraien familiarizazioan gure aletxoa jarri izanaz arro gaude.
Ongi etorri DBHko familiara!