Irudikatutako elementuak honakoak izan dira: Irulegiko eskua, hainbat kirol eta Euskaraldiko bola koloretsuak. Kolore horia eta urdina erabili dituzte grafitiaren oinarri moduan. Gisa honetara, kolore horiarekin Orio herria irudikatuz eta urdinarekin, berriz, errioa.
Bozetoak egiten nahikoa buruhauste izan omen dute, baina esprai boteilak astintzen berriz, izugarri gozatu dute!