LH5eko ikasleen artean Rubik kuboarekin aritzeko zaletasuna sortu da aurtengo ikasturtean. Hori ikusita, beraien irakasleek Jon Alberdi gonbidatu dute gelara. Jon Alberdi, 12 urteko legazpiarra da. Gure ikasleak bezala Rubik kuboarekin zaletu eta maila izugarria lortu duen gaztea.
Jonek gainera, bere herrian Rubik txapelketa ere antolatu izan du. Munduko Rubik-laririk onenak etorzea ere lortu zuen, Legazpin bertan ospatu zen txapelketara.
Jon Alberdi bere aitarekin etorri zen gelara eta bere bizipenak kontatzen eta zalantzak argitzen aritu da gelan. Beti da interesgarria gelara adituren bat etortzea, baina honako honek balio handia izan du Orioko Ikastolako ikasleentzat. Jon Alberdi beraien adineko mutiko bat da eta ederra izan da bere zaletasunetik abiatuz zer lortu duen entzutea!