Orioko Herri Ikastolako HH eta LHko irakasleek Lorratza elkartearen eskutik, formazioa jaso dute.

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko api. 21a, 14:26

Astelehenean, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako irakasleek, Lorratza elkartearen eskutik, arrisku egoeran egon daitezkeen adin txikikoen inguruko formazio bat jaso zuten. Bertan, arrisku egoera horiek antzematen eta jakinarazten trebatzeko aukera eskaini zien Irati Gonzalez eta Jon Zumalabe adituek.

Lorratza elkartea, gizarte heziketa lanez arduratzen den elkartea da eta une honetan Orioko udalarekin elkarlanean dihardu. Hau horrela, gizarte zerbitzu hau, Oriotar guztiei, euren ongizatea bermatzeko eta laguntza eskaintzeko lanean dabil. Gure kasuan, hezkuntza eragile bezala, adin txikikoekin lanean dihardugunez, behar hauen detekzioaren inguruko formakuntza eskaini zien. 

Pertsona orok,osasun eta garapen egokia izateko, oinarrizko behar batzuk beteta izan behar dituztela azpimarratu zuten eta hauek asetuta izatearen ardura, adin txikikoen kasuan, gurasoek edota tutoreek dutela.

Hau horrela gertatzen ez den kasuetan, hezkuntzan lan egiten dugunok ardura eta betebehar batzuk genituela adierazi zuten eta kasu horietan, eskuhartzeren bat egin ahal izateko prozedura azaldu zien.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide