JANGELAKO ARDURADUN TXANDAKA

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2023ko api. 21a, 10:44

Orioko Herri ikastolak jangela gune hezitzailea eta ikastolaren metodologia zein lan ildoarekin bat datorrena izatea du helburu. Pandemiarekin bertan behera geratutako rolak hobekuntzak txertatuz aurkeztu dizkie erabiltzaileei aste honetan jangelako arduradunak.

Jangela gune atsegina izateaz gain, ikasleek esperientzia hezitzailea jasotzea da Orioko Herri ikastolaren helburua. Pandemia aurretik ikasleek rol sistema batekin lan egiten zuten eta hauek bertan behera geratu ziren pandemiarekin. Lanketa bat egin ondoren eta aurreko rol sistemari hobekuntzak txertatu eta gero astearte honetan aurkezu zaie jangelako erabiltzaileei sistema berria. Ikasleak binaka euren mahaiko arduradun izango dira eta eginkizun ezberdinak izango dituzte: Mahaia prestatu, ogia eta ura banatu, platerak eta edalontziak sukaldera eraman eta garbiketa egingo dute.

Ikasleak erabat motibatuta agertu dira bileraren ondoren, ardurak betetzeko gogoz. Begiraleak ere oso gustora daude aldaketarekin, ikasleak arduradun izanda dena erreztu egiten delako. Bigarren txanda hamabost minutu lehenago sartzea eragin du aldaketak gainera! Gustora begiraleak eta gustora ikasleak!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide