Joan zen ostegunarekin, martxoaren 23arekin, Ikastolen Elkarteak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatuta, Eskolarteko Bertso idatzien txapelketa ospatu zen Usurbilgo kiroldegian. Bertan Getaria, Zarautz, Usurbil eta Orioko ikasleak elkartu ziren, eta koplak edo bertsoak sortu behar izan zituzten gaia emanda. Orioko Herri Ikastolatik bertson eskolan dabiltzan 22 ikasle izan ziren.
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei “irakasle oso jatorra duzu” eman zitzaien gaitzat eta bi kopla edo bertso bat egin behar zuten. 5. eta 6. mailakoei “jendaurrean egotea gustatzen zaizu” eta DBH1 eta DBH2ri, berriz, “zure lagunek baino gehiago irakurtzen duzu”.
Bertsoak sortzen bukatu ostean, Udarregi ikastolako ikasleek ekitaldi bat eskaini zuten eta ondoren bapateko bertsoak izan ziren Aitor Tatiegi eta Manex Mujikarekin.
Bukaeran sari banaketa izan zen, Malen Gurrutxagak saria jasotzearekin batera bere bertsoak kantatu zituen.