Ez da zientzia, magia da!

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Orioko Herri Ikastolako LH4. mailan urari buruzko proiektua egin dute. Uraren propietateak eta uraren zikloa lantzen aritu dira proiektuan zehar. 

Behin kontzeptu hauek ezagutu eta landu dituztenean LH3, mailako ikasleei nola azaldu pentsatzen ibili dira. Esperimentu ezberdinak prestatu dituzte talde txikitan. Ikasleak ordubetez aritu dira esperimentu ezberdinak egiten. Esperimentua egin eta azalpena ematen zuten zientzialariak egiten duten eran. Ez da txantxa, uraren zikloa eta uraren propietateak esperimentu bidez azaltzeko gai izan dira, alajaina!

Talde batek emanaldiaren bukaeran esaten zuen bezala: “Ez da magia, zientzia da!”

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide