Zenbat maite ditugun gure aiton-amonak!

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko abe. 23a, 09:26

Asteazkenean txikiak joan ziren aiton-amonak bisitatzera eguneko zentrora, ostegunean berriz, aiton-amonak etorri ziren beraien bilobatxoengana gabonetako abestiak beraiekin abestera.

Zenbat maite ditugun gure aiton-amonak. Egunero hainbat eta hainbat etortzen dira ikastolara eta haurrak poz-pozik joaten dira beraien etxeetara otordu goxo-goxoak jan eta beraiekin momentu ahaztezinez gozatzera.

Eta oraingo honetan ere momentu ahaztezin horietako bat bizitzeko aukera izan dugu. Gabonetako abestiak abestera etorri dira beraien bilobatxoengana eta a ze nolako emozioa! Ikusi besterik ez zegoen umeen aurpegietan zegoen irribarrea eta ilusioa. Zein harro sentitu diren, beraiek hainbeste maite dituztenak gure artean abesten ikustean. 

Momentu zoragarria izan da eta aurrerantzean ere, jakin, ikastolako ateak zabal zabalik dituzuela nahi duzuenean zuen txikiekin gozatzeko eta zuen txikiei gozarazteko.

Asko asko maite zaituzte zuen bilobatxoak amama, aitita, amona, aitona, amatxi, aitatxi, abuela, abuelo ... denei. 


Eta eskerrik asko ematen dezuten guztiagatik!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide