Egurats puzgarriaren bidaia

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko abe. 16a, 14:21

Kontatu genizuen Euskararen Egunean ekimen berezia izan genuela. Guraso- eta irakasle-talde baten lan eskergari esker, egurats puzgarria aireratu genuen. Badakigu Xaltok bidaia ederra egin zuela. 

Baldintza meteorologikoak alde eta baimen guztiak eskutan, Euskararen Egunean aireratu genuen Xalto egurats puzgarri batean. Kalkuluen arabera, 30 bat kilometro egin zuen gora eta gora, eta lau bat orduko bidaiaren ostean, Hazparneko (Lapurdi) baso batean lur hartu zuen. Lur hartu, lur hartu ere ez. Zuhaitz bateko adarrean zintzilik geratu zen. Lan-taldea biharamunean itzuli behar izan zen, beharrezko tresnak eskutan, Xalto zuhaitzetik jaisteko; baita lortu ere! 

Ze poza material guztia baldintza onetan eskuratzea! Eta a ze irudiak jaso dituen Xaltok espazioan egin duen bidaian!

Hemen lehen bideo bat egindako lanaren erakusgarri. Laster batean izango dituzue ikusgai bideo polit batean!

 
 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide