Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orioko hezkuntza-komunitateko kide guztiok eta Udal teknikari eta ordezkariok elkartu gara emakumeen aurkako indarkeria agerian utzi eta injustizia hori gaitzesteko.
Gizarte parekidea eta justua nahi dugu eta hori aldarrikatzera irten gara kalera. Horretarako, elkartaratzean, manifestu bateratu bat irakurri dugu denon artean eta, ondoren, Ainhoa Mujikak egindako bertsoak kantatu ditugu. Izan ere, guztiok elkarrekin badugu zer egin eta zer eraiki: bakoitzak bere esparruan eta guztiok batera, hitzez eta ekintzez tratu onean oinarritutako hezkuntza eta gizartea eraiki behar dugu. Bat eginik eta elkarrekin. Tratu ona guztiona baita.