Lehen Hezkuntzan eleaniztasunaren didaktikari buruzko ikerketak egiten ditu eta hori dela eta, Orioko Herri Ikastola bisitatu zuen irakaskuntza hirueledunaren oinarriak bertatik bertara ezagutzeko.
Ikastola bisitatu ostean, LH3.mailako ingeleseko saioa ikusi eta bertan parte hartzeko aukera izan zuen EHUko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea den Elizabet Arocenarekin batera. Bisita interesgarria eta aberasgarria izan da ikastolarentzat eta ikasleentzat.
Ikastolak harreman estua du Unibertsitate ezberdinekin eta etorkizunean, Erasmus+ proiektuaren baitan izan ditzakegun elkartrukeak egiteko bideak irekitzen ditu horrelako bisitak. Ongi etorriak gurera!