Gu ere Mihiluze!

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Ordu berdinean, bakoitza bere gunean, aste horretan egokitzen zaizkien frogak erantzuten aritzen dira. 

Lau froga mota izaten dituzte: galdera-erantzunak, bikoteak osatzeko jolasa, eroglifiko bat asmatzea eta azkenik, abesti edota esaera zahar baten jarraipena asmatzea.

 

Behin erantzunak emanda, erantzunak egiaztatzen dituzte eta horren arabera, puntuak banatu. Gela bakoitzeko talde irabazleak, final handia jokatuko du Euskararen egunaren bezperan eta bere gelakoen ordezkaritzaren izenean arituko da.

 

Aitzakia paregabea izaten ari da euskaraz jolastuz Orioko zein Euskal Herriko hainbat jakintza barneratzeko.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide