LH5. mailakoek Amets bat proiektuko ekintzetan parte hartu dute.

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Herri Ikastola

Asteartean 5.mailakoak Amets bat proiektuko ekintzetan parte hartu zuten. Amets bat proiektua, kirol, heziketa eta gizarte programa bat da.

Real Sociedad Fundazioak eskuzabalik hartu zituzten beraien instalazioak erakutsi eta gozatzeko aukera emanez eta arratsaldean Chillida Lekun Eduardo Chillidaren unibertsoa deskubritu zuten. Bertan, obren  materialak eta buruan zituen ideiak ezagutuz, eskulturak behatuz eta ikutzeko aukera izan zuten.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide