Innovamateko aholkularia LHko irakasle taldearekin izan da

Erabiltzailearen aurpegia ORIO HERRI IKASTOLA 2022ko aza. 4a, 10:46

Etengabeko eraldaketa prozesuan murgilduta gabiltza Orioko Herri Ikastolan. Guk hartutako norabidearekin bat egiten duten proiektuak ditugu eskuartean, tartean, pasa den urtean martxan jarri genuen Innovamat proiektua. Errealitatean oinarrituta eta errealitateari erantzuteko matematikak irakatsi nahi ditugu Ikastolan, manipulazioaren eta elkarrizketaren bitartez pentsamendu matematikoa eraikitzea helburu duena.

Proiektu berriak martxan jartzeak, irakasleak etengabeko formazioan aritzea ahalbidetzen du eta formazio hori proiektua bera sortu dutenen eskutik jasotzeak eta haien gidaritza izateak balio erantsia ematen dio. Horretan aritu dira aste honetan.

Matematikako saioak behatzen aritu da Innovamateko aholkularia eta baita etapako irakasleak ere, besteena behatzeak, kanpoko begirada bat ematen baitu.

Behin saioa bukatuta, Innovamateko aholkulariarekin bildu eta saioan zehar ikusi duena aipatu du, irakasleek ere behaketatik ateratakoa azpimarratu dute.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide